XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez larritu, mutil.

Benetako maitasuna izan ezkero berehala ohartzen nauk, eta ez diat zuen artean muturra sartzeko asmorik.

- Hoa pikutara, Mack!

Hi... -totelka hasi zen mehatxuzko hitz eraginkor baten bila-, hi...

Azken aldiz erranen diat, Mack!

Ez diat berriz hire gelan jakiak prestatzen utziko.

Berriz egiten baduk...

Wingatek korrok egin zuen, bezperako opil eta kafe usaia botaiaz:

- Baina, hire eztei tarta prestatzen utziko didak, ezta?

Edo, akaso, nahiago izanen duk hire ezkongaiak zaborretatik atera dezan.

Charliek ito ziren soinu batzuk bota zituen.

Besagainak indarrik gabe erori zitzaizkion.

Bankuzaina ez zen ziri sartzaile makala haren aldean.

Hirian ez zen horretan hari eramanen zionik.

Erran ahalak erranik ere, hark ez entzunarena egin eta lehen baino gogorrago segitzen zuen erasoan.

Eta ez zuen etsitzen harik eta zirikiatzeko beste biktima bat harrapatu arte... eta oraiko honetan luzaroko izanen zuen.

Bankuzainak Charlieren esku hil bat hartu eta bostekoa eman zion, indarrez.

- Zorionak ematen lehenbizikoa izan nahi diat, Charlie.

Pertsona inportante bilakatuko haiz, Crazy eta biak...

Ez zekiat zer erran, baina...

- Alde hemendik oraintxe berean -erran zuen ahapetik Charliek-.

Eta honetaz norbaitekin mintzatu eta...

- Bai, noski... berria zabaltzea nahi duk erran zuen Mack Wingatek begirune gorrotagarriaz-, (...).